Astigarraga Tattoo gune artistiko, lasai eta sortzailea da Astigarragan. Tatuajearekiko pasio eta ondo egindako lanarekiko maitasuna uztartzen dituen proiektua da.

Gure lehentasuna da tratu pertsonalizatua ematea diseinuari dagokionez, bezeroak berarentzat bereziki pentsatutako lan esklusiboa lortzeko aukera izan dezan. arrantzi handia ematen diogu lanen kalitateari, eta zerbitzu higienikoa eta segurua ematea bilatzen dugu. garrantzi handia ematen diogu lanen kalitateari, eta zerbitzu higienikoa eta segurua ematea bilatzen dugu.

“Fineline eta blackworkean adituak gara, nahiz eta edozein estilo ongi etorria izan”

Horregatik gara tatuatzaile prestatuak eta tituludunak. Teknika eta dohain artistikoak beharrezkoak dira tatuatzaile batentzat, baina erantzukizuna ezinbestekoa da. Arreta berezia jartzen dugu higienearekin eta garbitasunarekin, bai azterketarekin, bai erabilitako materialarekin, bai aplikatzeko moduarekin, osasun-baldintzak zorrotz betez eta bezeroari zerbitzu segurua eskaintzeko protokolo higienikoekin.

“Norbait xunditu behar baduzu, opari-txartelak ere baditugu”

Opari berezi bat egin nahi badiozu norbaiti, opari txartel pertsonalizatuak ditugu. Behar duzun zenbatekoarekin, zuk jartzen duzu prezioa

Scroll to Top