ZER JAKIN BEHAR DUZU TATUATU BAINO LEHEN
Tatuajea gorputza apaintzeko prozedura bat da, azalean pigmentu koloratzaileak ziztaden bidez sartuz. Pigmentuak modu iraunkorrean geratzen dira azalean.
Tatuajea egitean, larruazalean zauri bat sortzen da, eta zauri hori zaindu egin behar da, bai tatuajea egiterakoan, bai sendatzeko eta orbaintzeko hurrengo etapan. Lehen bi asteetan itsasoan edo igerilekuan ez bainatzea gomendatzen da, infekzioak saihesteko eta balizko zikinkeria-fokuak zaintzeko. Lehenengo hilabetean, ez hartu eguzki zuzenik zaurian, orbaina saihesteko.
Tatuaje estudio honetan infekziorik ez izateko beharrezkoak diren higiene-neurri guztiak hartuko ditugu. Material zorrotz guztia erabili eta botatzeko modukoa da, erabilera bakarrekoa eta esterila, bezero bakoitzarentzat eta aplikazio bakoitzarentzat bakarrik. Altzariak eta erabilitako gainerako materialak babestuta egongo dira, kutsadura gurutzatua saihesteko. Saio bakoitzaren ondoren, kontu handiz garbitzen dira material guztia, altzariak eta lantokia.
Aplikazioa egin aurretik eta ondoren, hartu behar dituzun higiene- eta osasun-neurriak jakinaraziko dizugu, zure osasuna babesteko eta tatuajea ahalik eta ondoen sendatzeko.
Ez da gomendatzen ebakuntza kirurgikoak, kimioterapia, tokiko infekzioa, ezarri gabeko orbainak, erredura berriak, ultzerak eta hematomak egin eta gutxira tatuatzea.
Ez da gomendagarria, medikuak gainbegiratuta izan ezik, baldintza hauetakoren bat izatea: diabetesa, hemofilia, kardiopatiak, GIB eta B eta C hepatitisaren eramaileak, immunodeprimituak.
Ez da komeni tatuatzea pigmentuei alergia bazaie, bitiligoa, psoriasia edo melanoma pairatzen bada, edo tatuatu beharreko eremuan orinik edo keloiderik badago.
Haurdunaldian edo edoskitzaroan ez da batere komeni. Konplikazio infekziosoaren arriskuak fetuaren garapena arriskuan jar dezake (antibiotiko gehienak debekatuta daude). Larruazalak ustekabean erreakziona dezake, haurdunaldian hormonen eraginez.
Lehen aipatutako gaixotasunen bat baduzu, joan medikuarengana praktika egin aurretik, idatzizko baimena eman diezazun. Era berean, gerora konplikaziorik gertatuz gero, zure medikuarengana joan behar duzu.
Egindako tatuajea arrazoiren batengatik moldaketarik behar badu (larruazalak tinta bota duelako), doan egin ahal izango da lehenengo 3 hilabeteetan, betiere behar bezala zaindu eta sendatu bada.
Jatorrizko tatuajeari elementuak edo koloreak gehitu nahi bazaizkio, aparte kobratuko da.
Tatuatu aurretik, baimen bat sinatu beharko duzu, tatuatzaileak eta bezeroak praktika horrek dakartzan zaintzak eta arriskuak ezagutu eta onartzeko.
TATUAJEA EGIN AURREKO ZAINKETAK ETA GOMENDIOAK
Ez hartu drogarik edo alkoholik tatuatu aurreko egunean, ezta egun berean ere.
Alkoholaren edo drogen eraginpean etortzen diren pertsonei ez zaie inolako lanik egingo.
Zaindu azala eta hidratatu egunero. Tatuaje bat hobeto egiten eta hobeto geratzen da azal hidratatu batean, eta definizio gehiagorekin zahartzen da.
Larruazaleko arazoak edo edozein zalantza izanez gero, kontsultatu zure dermatologoari tatuatu aurretik.
Ez ditugu krema anestesikoak gomendatzen (Emla, adibidez). Emaitza arriskuan jar daiteke.
Haurdun bazaude, ez da komeni tatuatzea.
Hilekoarekin, menopausiarekin edo estres handiko egoera batean bazaude, baliteke zure min-atalaseak behera egitea, eta, beraz, min handiagoa sentitzea. Kasu horietan, geuri galdetu, beharrezkoa iruditzen bazaizu.
Hotzeria baduzu edo fisikoki defentsa baxuekin bazaude, atzeratu hitzordua; zure defentsek infekzioak prebenitzeko moduan egon behar dute.
Taupada-markagailua duten pertsonak ezin dira tatuatu.
Gaixotasun kutsakorren bat, diabetesa edota alergiak dituzten bezeroek beren patologiaren berri eman behar digute nahitaez.
Garrantzitsua da baraurik ez etortzea.
TATUAJEA EGIN ONDORENGO ZAINKETAK ETA GOMENDIOAK
Ez hartu drogarik edo alkoholik orbaintzearen lehen egunetan. Emaitza arriskuan jar daiteke, tinta ez baita behar bezala finkatuko.
Ez urratu eta ez hazka egin tatuatutako eremuan. Normala da egunetara pixka bat larrutzea (larruak ez erauztea).
LEHENENGO ORDUAK (sendaketa agirian)
Ariketa fisikoa sahiestu. Kendu gasa 3-4 orduan. Kentzerakoan garbitu tatuajea xaboi neutroarekin. Ez lehortu bainugelako eskuoihalekin. Lehortu sukaldeko paperarekin, paperezko zapiekin edo antzekoekin. Pomada konpontzailea (Eucerin Aquaphor adibidez) eman garbiketu ondoren. Kantitate handiegirik aplikatu gabe, azala heze mantenduz. Pomada hau gomendatzen dizugu, baina badira tatuajeak zaintzeko beste batzuk ere. Ez erabili edozein krema, tinta kanporatu baitezake.
LEHENENGO 3 EGUNETAN (sendaketa agirian)
Egunean hirutan garbitu tatuajea xaboi neutroarekin. Lehortu sukaldeko paperarekin, paperezko zapiak edo antzekoekin. Garbitu ondoren, jarri pomada konpontzailea. Kantitate handiegirik aplikatu gabe, azala heze mantenduz.
• LAUGARREN EGUNETIK, SENDATU ARTE (prozesu osoa 28 egunekoa da) (sendaketa agirian / plastiko ondoren)
Garbitu tatuajea egunean behin xaboi neutroarekin. Lehortu sukaldeko paperarekin, paperezko zapiak edo antzekoekin. Pomada erreparatzailea eman garbiketa bakoitzaren ondoren eta egunean hainbat aldiz. Kantitate handiegirik aplikatu gabe, azala heze mantenduz.
- • Goiko gorputz-adarretan (eskuak) egiten bada, kontuan izan behar duzu infekzio-arriskua handiagoa dela eta ukitzeak eragindako bestelako arazo batzuk sor daitezkeela, adibidez, tatuajea ezabatzea.
- • Beheko gorputz-adarretan (hankak edo oinak) egiten bada, ez egon zutik bi ordu baino gehiago jarraian tatuatu osteko egun berean. Zenbat eta atseden gehiago, hobe.
- Marruskadura handiko eremu batean egiten bada, arroparen kontaktua saihesteko, tatuajea gasa batekin estali. Hala ere, kontuan hartu egokiena estalkirik gabe ahalik eta denbora gehien mantentzea dela.
- Lehenengo bi asteetan ez bainatu ez itsasoan ezta ur klorodun igerilekuetan ere.
- Animaliekin bizi bazara edo lana dela eta, zikinkeria-fokuekin kontaktuan bazaude, zaintzak muturreraino eraman.
- Eguzkiarekiko babesa. Sendatu bitartean, sahiestu zuzeneko eguzkia eta eremua estalita eraman beti. Sendatu ondoren eguzkia hartzen baduzu. BETI gehieneko babesa duen eguzki-krema erabili, tatuajeak kolorea eta definizioa galdu baitezake.
- • Normala da lehenengo egunetan mina eta hazkura sentitzea. Ikusten baduzu orbaintzearen prozesua ez dela egokia, egunek aurrera egin ahala mina handitzen dela edota eremua gorriago edo beroago dagoela, joan mediku edo dermatologo batengana.
Zalantzarik izanez gero, deitu. Gozatu zure tatuajea!
TATUAJEA ZAINTZEKO FILM BABESLEA
Batzuetan, tatuajea babesteko plastiko bat, film itsasgarri bat, bakterioen aurkakoa, orbaintzailea eta transpiragarria erabili behar da tatuajea zaintzeko (Unistar edo Dermalize, adibidez). Zure kasuan, aholku hauek baliagarriak izango zaizkizu.
LEHENENGO ORDUAK
- Lehenengo 6 orduetan, komeni da plastikoa ez bustitzea, erabat atxiki dadin. 6 ordu igaro ondoren, arazorik gabe dutxatu zaitezke normaltasunez.
Normala da tinta-burbuilak sortzea.
HURRENGO EGUNEAN
- Plastikoa 24 orduan kendu (gutxi gorabehera). LEHORREAN kendu behar da, poliki-poliki desitsasten. Garbitu tatuajea xaboi neutroarekin. Ez lehortu bainugelako eskuoihalekin. Lehortu sukaldeko paperarekin, paperezko zapiak edo antzekoekin.
- Azala ondo lehortuz gero, jarri plastiko-orri berria:
- Lehenik eta behin, paper zuri koadrikulatuaren zatia kentzen da.
- Tatuajeari itsasten zaio (ondo zentratuta).
- Ondo itsatsi ondoren, kanpoko plastikoa gezien aldetik kentzen da.
Berriz ere, lehenengo 6 orduetan komeni da ez bustitzea.
Plastikoa aireratzen bada eta behar bezala zigilatuta eta larruazalari itsatsita ez badago, hobe da kentzea, infekzio-arrisku handiagoa eragin baitezake.
2. EGUNETIK 5. EGUNERA
- Bigarren plastikoa 2 eta 5 egun artean utz daiteke (5 egun gehienez). Bizitza normala egin dezakezu, dutxatu, kirola egin… Gogoratu eguzkiaren tatuajea babestea, Dermalizeko laminak ez du eguzki-babesik.
Azken plastikoa hori kendu ondoren (lehorrean, gogoratu), egunean behin garbitu behar duzu tatuajea ura eta xaboiarekin, eta hidratatuta eduki beti (tatuajea sendatzeko kremarekin).